Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Getarian bizi diren gazteak
Antolatzailea GETARIAKO UDALA
Testuingurua
Azken urteotako egoera ekonomikoak inoiz baino kinka larriagoan jarri du gazteen enplegu inskerkzioa, eta horregatik Udalak bultzatu nahi du, aldi berean, herriko gazteen alkilerreko etxeen ordainketaren zati batetan.
Halaber, Getariako Udalaren helburuetako bat da alokatutako etxebitzia sustatzea, baita ere hauen partekatzea, baldin eta etxea errentan hartzen dutenak adin tarte horretakoak badira eta errentamendu kontratua denek sinatzen badute. Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza unitate independeta izango da eta kontratua sinatu duten guztien artean banatuta konputatuko da errenta alokairua.
Zer eta nola egingo dugu
Ideiak, aldaketak edota iruzkinak emateko epea zabalik utzi herritarrei edota edozein interesatuei.
Azken helburu bezala du:
-
18 eta 35 urte bitarteko (biak barne) gazte getariarrei dirulaguntza ematea, bereziki beren emantzipazio bidean eta helduen munduan sartzeko prozesuan baitan.
-
Bereziki gazteei euren emantzipazio bidean laguntzea.
-
Modu orokorrean, Getaria herrian alokairuko etxebizitza eskuratzea sustatzea
-
Onuradunak gutxienez 12 hilabetetan izandako alokairu gastua kontuan hartuta eta betiere, baldintza horiek denbora tarte horretan mantentzen badira.
Prozesuaren baldintzak
Noiz?
Uztailak 2 eta 14 bitartean parte hartu ahalko da.
Nola?
-Bidali iradokizunak, iritziak, aholkuak...
Zertarako?
-Osoko Bilkurak ordenantza onartu aurretik herritarrek ere beraien hitza izateko.